Lazkaotarrek Bakuntza elkartea aukeratu dute 2024ko San Prudentzio jaiei hasiera emango dien txupinazoa botatzeko herriko udalean. Guztira 224 pertsonak bozkatu dute, eta horietatik 129 bozka Bakuntza elkarteak lortu ditu. Lazkaoko herritarrek hogei proposamenen desberdinen artean hoberena edo gustukoena erabakitzeko aukera izan dute.

“Desgaitasun funtzionala duten pertsonen aisialdi inklusiborako elkartea da Bakuntza. 2022ko apirilean hasi eta 2023ko martxoaren 20an formalizatu zenetik, jarduera fisiko inklusiboa eta aisialdi egokitua sustatzeko lan egin du elkarteak. Bere ekimenen bidez, dibertsitate funtzionala duten haur, gazte eta helduen parte-hartzea sustatzen du, dibertsitate funtzionala duten eta ez duten pertsonen arteko inklusioa eta elkarrekintza bultzatzen duten jardueretan”, adierazi du Lazkaoko Udalak. “Aitorpen horrek, desgaitasun funtzionala duten pertsonen inklusio eta ongizatearekin Bakun-tzak duen konpromisoa azpimarra-tzeaz gain, Lazkaoko espiritu solidarioa ere islatzen du. Udalak dei egiten die herritarrei jaien hasierako ekitaldian parte hartzeko eta, horrela, Bakuntza elkarteari babesa emateko”, gaineratu du.

Aste Santuko ikastaroak

Lazkaoko Joxemiel Barandiaran Udal Kiroldegiak Txiki konkis eta Gazte konkis ikastaroak antolatu ditu Aste Santurako. Lehen Hezkuntzako haurrei zuzendutako jolasak dira eta helburua ariketa fisikoa egin eta aisialdiaz gozatzea da. Bi txanda programatu dira: martxoaren 25etik 27ra eta apirilaren 2tik 5era, 9.00etatik 12.30era.

Izen ematea zabalik dago hilaren 15a arte. Kiroldegiko harreran gauzatu behar da inskripzioa.